XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña, aldi berean, nekazaritzaren etekiñak eta arrantzakoak ere, asko ari dira ugaritzen.

Iru aldiz ugaritu da artu-emana, 1949'gn urtetik 1957'raño: 2.434.000 berrogeitamar kiloko kajaetatik, 6.540.000 kajaetaraño.

Fruta ta barazki oiek eramateko, bearko genduke, 15 toneladako 20.000 bagoiko trenkada bat.

Illar izenez ezagutzen dutugun barazki goxo oietatik, bai al dakizute zenbat sartu zuten ontzitan Frantzia'ko lantegietan 1950'gn urtean? 150.000.000 lagunentzat aña.

Gure arrantzaleak artu eta kontserbatu dituzten atunak, berriz, errenkadan ipiñi izan balira, milloi ta erdi atun izanik, eta batez beste bakoitza amabost kilokoa, Brest'eko kaietik Gibraltar'erañoko erreskada osatuko zuten.

Burua naastuerazten digute zenbaki guzti oiek; eta alaz ere, gure eguneroko bearrak etzaizkigu geiegizkoak iruditzen.

Garai batean, aundizkirik aberatsenak ere, ondasunak eta agintea gañezka euki arren, nekez ikus zezaketen maian guk daukagun aukera.

Eunka milla langille, gizon eta emakume, ari dira munduan, fruita bereizi, tajutu ta pardeltzen, urtearen buruan millaka ta millaka tonelada biltzen ditutela.

Kontserbaeri esker, artzantzarik eta nekazaritzarik ez dan errietan ere eskuratu ditzateke janari oiek.

Aurrentzat ain bearrezkoa dan esne trinkotuak ez al du egunero, neurri ezin-alako utsunea betetzen?.

Gure errian geroz ta kontserba geiago jaten da.

Baña, ala ere, urruti dago ontan beste zenbait laterritako neurrietatik.

Biztanle bakoitzak, urtean, 50 kilo kontserbaki jaten du, batakoz beste, Estadu Alkartuetan; Kanada-n, 33 kilo; Inglaterra-n, 22 kilo.

Industriaketa modernoak, egunean baño egunean, teknika obeak darabiltzi aukeraketan, esterilizaketan eta egosketan.

Ludiak geroz ta biztanle geiago dauzka: 1800-gn urtean, milla ta bosteun milloi zeuzkan; 1950-ean, bi milla milloi.

Emendik berrogei urtera, sei milla milloi izango ditu!.

Nekazaritzan erabilli diteken lurraldea, berriz, ez da neurrigabea.

Orregatik, bearrezkoa da nekazaritzak ematen duana, pittinik ere alperrik galdu gabe bildu, ta, guzientzat onena dan eran banatzea.

Ontan saiatzen da kontserbagintza, biziro mesedegarria dan eginkizun bat beteaz gañera, bizia askoz atsegiñago biurtzen digula.

Gaurko kontserba-olaetan, arreta aundiz bereizten, garbitzen eta antolatzen dira frutak.

Illarra, kontserban jartzen.

Tomate-zuku kontzentratua lataetan sartzen (minutuko 200 lata).